#Trenway2023

Zer da

Deskarbonizazioa lortzeko estrategien ondorioz mugikortasun arloan gertatzen ari den eraldaketak eta tren bidezko garraioaren liberalizazioakiragartzen dute sektorea gero eta garrantzitsuagoa izango dela errepideko eta aireko garraioaren ordezko metodo gisa. .
Bestalde, hiriak hirigintza eredu jasangarrietara jotzen ari dira, eta, horren ondorioz, aukera berriak sortuko dira, lehendik baziren garraio azpiegiturak eta gaitasunak egokitzen eta garatzen badira betiere.
Hiri jasangarrien eredu berriek intermodalitate soluzio berriak eskatzen dituzte, hirietan mugikortasun azpiegitura eta azpiegitura logistiko jasangarriak izatea, hirietako ekonomiaren, enpresen eta zerbitzuen garapenarekin lotutakoak.

Hirien etorkizuneko eraldaketak ekonomia, gizarte eta ingurumen arloan balioa eranstea dakar berekin.

Europa mailako zenbait proiektuk trenaren inguruko azpiegiturak berritzea eta hiri eredu berrietan integratzea dute oinarri. Horrela, pertsonak kokatzen dituzte hirien diseinuaren bihotzean, protagonismoa garraio publikoari eta berdeguneei emanda eta enpresen garapena sustatuta, garraio arloko teknologiarik berrienen aurrerapenaren bidez.

Neurri horiek guztiek hiriak deskarbonizatzea dute helburu, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloan balioa duen berrikuntza ekosistema sustatuta.